AITA IPARRAGIRRE HLHI

IDIAZABALGO HERRI ESKOLA

  • 2019-2020 DIRULAGUNTZA ESKAERAK (BEKAK)

    1. 2019-10-01

    Beka eskaerak egiteko epea urriaren 29ra arte da. Beraz, eskaera hauek egiteko asmoa duzuenoi, lehenbailehen eskolatik pasatzea gomendatzen dizuegu.

    Idazkaritzako ordutegia:

    Astelehenetik asteazkenera goizez 9:00tik 12:30era.

    Ostegunak eta ostiralak arratsaldez 14:30etik 16:30era. 

     

     

            

  • KLIMA ALDAKETAREN AURKA GU ERE!!

    1. 2019-09-27

    Gaur, irailak 27, klima aldaketaren aurkako hainbat ekintza deituta zeuden mundu mailan.

    Guk ere klima aldaketaren aurrean hainbat neurri hartu behar direla pentsatzen dugunez, jarduera batzuk burutu ditugu eskolan.

    Guretzako, eta batez ere gure ondorengoentzako, ez dagoelako B planetarik, ZAINDU DEZAGUN GURE LURRA!!!

  • KLIMAREN ALDEKO GREBA

    1. 2019-09-26

    Munduko hainbat txokotan ikasleek klima aldaketaren aurka egiteko neurriak eskatuz hainbat mobilizazio antolatu dituzte.

    Guk eskolan eskaera horiekin bat egiten dugunez; bihar, irailak 27 ostirala, gai honekiko sentsibilizazioa lantzeko hainbat ekintza burutuko ditugu.

     

  • GURASO BILEREN DATAK

    1. 2019-09-23

    2019-2020 ikasturteari hasiera eman diogun honetan, kurtsoan zehar izango dugun funtzionamentu, irteerak, ekintzak, etab. azaltzeko bileretara deitzen zaituztegu:

    HH 2: irailak 5 osteguna 16:00an.

    HH 3: irailak 23 astelehena 17:00an.

    HH 4: urriak 1 asteartea 17:00an.

    HH 5: urriak 7 astelehena 17:00an.

    LH 1: urriak 7 astelehena 16:45ean.

    LH 2: irailak 23 astelehena 16:45ean.

    LH 3: irailak 30 astelehena 17:00an.

    LH 4: irailak 30 astelehena 17:00an.

    LH 5: irailak 26 osteguna 16:45ean.

    LH 6: urriak 10 osteguna 16:45ean.

     

     

     

  • LARUNBATEAN ESKOLAKO FESTA OSPATU GENUEN GURASO ELKARTEAREN ESKUTIK.

    1. 2019-6-17

    Aurreko larunbatean, ikasturte amaiera ospatzeko, urtero Guraso Elkarteak antolatzen duen eskolako festa izan genuen.

    Goizean ikasleek jolasetan, eskulanetan eta joko olinpikoetan ibiltzeko aukera izan zuten. Ondoren paella ederra prestatu ziguten Guraso Elkartekoek bertaratu ginen guztioi (414 bazkaldar). 

    Postrea eta gero ikasleek bertsoak abestu eta "playbackak" dantzatu zituzten. Eta bukatzeko, 6. mailako ikasleei oroigarriak eman zitzaizkien.

    ZORIONAK GURASO ELKARTEKOEI EGINDAKO LANAGATIK!!! 

  • 2019-2020 IKASTURTEKO HH2koen GURASO BILERA

    1. 2019-6-13

    Bilera izango dugu 19-20 ikasturteko H.H.2 urteko ikasleen gurasoekin, bertan ikastetxearen funtzionamenturari eta H.H.2ko antolamenduari, egokitzapenari…  buruz informazioa eskainiko da.

     

    NOIZ?     Ekainak 26 asteakenenan, 16:00an.

    NON?     Eskolako musika gelan.

     

  • UDAL PLENOA ALKATEAREKIN

    1. 2019-6-11

    Agenda 21 batzordetik, urtero bezala, ikasturtean zehar egindako lanketatik hobekuntza proposamenak luzatu genizkion alkateari. 

    Beste hainbat gairen artean, aurtengoan ZABORRAREN KUDEAKETA eta ENERGIA izan dira eskolan landu ditugun gaiak. 

    klikatu argazkiaren gainean gure txostena ikusi nahi baduzu.

  • 6. MAILAKO MUTILAK ESKUBALOIKO GIPUZKOAKO TXAPELKETAN TXAPELDUNORDE GELDITU DIRA. ZORIONAK!!!

    1. 2019-6-6

    Aurreko asteburuan 6. mailako mutilek Eskubaloiko Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuten Zumaiako Aingirak taldearen aurka. Partidu borrokatu baten ondoren, larri bada ere ez zuten garaipena lortzerik izan. 

    Hala ere, ez da nolanahiko azioa lortu dutena. Gipuzkoa mailan Eskubaloiko txapeldunorde  izatea lortu baitute!! ZORIONAK eta bejondeizuela mutilak!!

  • 2019-2020 IKASTURTERAKO JANGELAKO AURREIKUSPENA ETA ZAINTZA ZERBITZUA.

    1. 2019-6-4

    Aste honetan, hurrengo ikasturtean jangelan bazkaltzeko asmoa duten ikasleentzako izen-emate orria bidali dugu etxeetara. Zerbitzu hau erabiltzeko asmoa duzuenok ekainak 10 astelehenerako ekarri behar duzue izen-emate orria beteta.

    Aldi berean, zaintza zerbitzua erabiltzeko asmoa duzuenontzat ere izen-emate orria bidali dugu. Gogoratu zaintza zerbitzua goizeko 7:30etatik 9:00ra eskaintzen dela. Zerbitzu hau erabiltzeko asmoa duzuenok ere ekainak 10 astelehenerako ekarri behar duzue izen-emate orria beteta

    Resultado de imagen de comedor escolar dibujo

  • 2019-2020 IKASTURTEKO EGUTEGIA

    1. 2019-5-30

    Maiatzaren 28an hurrengo ikasturterako egutegia onartu genuen Ordezkaritza Organo Gorenak eginiko bileran.

    Deskargatu nahi izanez gero klikatu bere gainean.