LARUNBATEAN ESKOLAKO FESTA OSPATU GENUEN GURASO ELKARTEAREN ESKUTIK.

  1. 2019-6-17 |
  2. ESKOLA

Aurreko larunbatean, ikasturte amaiera ospatzeko, urtero Guraso Elkarteak antolatzen duen eskolako festa izan genuen.

Goizean ikasleek jolasetan, eskulanetan eta joko olinpikoetan ibiltzeko aukera izan zuten. Ondoren paella ederra prestatu ziguten Guraso Elkartekoek bertaratu ginen guztioi (414 bazkaldar). 

Postrea eta gero ikasleek bertsoak abestu eta "playbackak" dantzatu zituzten. Eta bukatzeko, 6. mailako ikasleei oroigarriak eman zitzaizkien.

ZORIONAK GURASO ELKARTEKOEI EGINDAKO LANAGATIK!!!