AITA IPARRAGIRRE HLHI

IDIAZABALGO HERRI ESKOLA

  • ESKOLA ETENALDIAN ERE IKASLEAK ARTISTA!!

    1. 2020-03-30

     

    Irakasleok ikasleontzako egindako bideoari jarraipena emanez; ikasleek eta familiek irudimena martxan jarri eta lagunei eta irakasleoi animoak emateko bideoa hau grabatu dute.

    Ia 100 familiek parte hartu dute ekimen honetan, beraz guztioi ESKERRIK ASKO!

    DISFRUTATU!!

     

  • IKASLEENTZAKO IRAKASLEON BIDEOA.

    1. 2020-03-23

    Etxean denbora luzez egotea tokatzen zaigun egun hauetan ikasleekin gogoratzen garela eta; irakasleoi, ikasleei animoak emanez bideo bat grabatzea okurritu zaigu.

    Bakoitzak bere etxetik eta teknologiaren laguntzaz nahiko parre egiteko balio izan digu guri ere.

    Zea Mays taldearen "Negua joan da ta" abestia aukeratu dugu azkar amaitzea espero dugun etxeko itxialdi hau irudikatzeko. Irakasle bakoitzak irudimena dantzan jarri eta bere aletxoa jarri du.

    Espero dugu zuen gustukoa izatea! hau da lan horren emaitza:

     

  • AURRENERABEZAROARI BURUZKO HITZALDIA

    1. 2020-3-6

    Datorren ostegunean 6. mailako gurasoentzat hitzaldia eskainiko digu Beatriz Ezeizak aurrenerabezaroari buruz.

    Beatriz Ezeiza psikopedagoga, irakaslea eta gai hauen inguruan aditua da. 

    14:30etatik 16:30etara LH 6. mailako ikasleekin egongo da eta ondoren gurasoentzako tartea izango du.

    NOIZ: Martxoaren 12 osteguna 17:00an.

    NON: Eskolako musika gelan.

    NORENTZAT: L.H. 6. mailako gurasoentzat.

     

     

  • "SAKELEKOAK, GURASOAK ETA SEME ALABAK" HITZALDIA.

    1. 2020-02-26

    Datorren ostegunean guraso guztientzat hitzaldia eskainiko digu Iratxe Esnaolak, telefono mugikorren hasierako hastapenetan familiak kontuan izan beharreko hainbat pauta emango dizkigularik.

    Iratxe Esnaola informatika ingeniaria, unibertsitateko irakaslea da eta gai hauen inguruan aditua da. 

    14:30etatik 16:30etara LH 5. mailako ikasleekin egongo da eta ondoren gurasoentzako tartea izango du.

    NOIZ: Martxoaren 5 osteguna 17:00an.

    NON: Eskolako musika gelan.

    NORENTZAT: Guraso guztientzat.

     

  • ostiraleko ihauteri festan bikain pasa genuen!

    1. 2020-02-25

    Aurreko ostiralean ospatu genuen ihauteria herrian.

    Bertan musika estilo ezberdinetako jarraitzaile eta dantzariak bildu ziren, hala nola; mariatxiak, txarangak, countryzaleak eta nola ez heavy iletsuak...

    Ederki pasa genuen, hurrengo ihauterien zain gaude dagoenerako.

     

  • Badatoz 2020ko ihauteriak !

    1. 2020-02-18

    Urtero bezala, datorren ostiralean, hilak 21, IHAUTERIAK ospatuko ditugu eskolan.

    Aurten MUSIKA ESTILO EZBERDINAK gaia erabiliko dugu mozorrotzeko.

    Festa Plazako Futbitoan izango da:

    • 15:15ean Desfilea kale nagusian zehar.
    • 15:45ean Futbitoan dantza egingo dugu.
    • Ondoren Guraso Elkarteak antolatutako txokolatada.

    Oharrak:

    • 14:30ean, haurrak etxetik mozorrotuta etorri behar dute.
    • Jantokian geratzen diren ikasleak mozorroa poltsa batean ekarri behar dute bazkaldu ondoren janzteko.
    • Haur Hezkuntzako ikasleen berokiak eskolan geratuko dira asteartea arte.
    • HH2ko ikasleak: Eskolan geratzen diren haurrak siesta ondoren futbitora  joango dira. Etxean bazkaltzen duten haurrak berriz, jantzita ekartzea animatzen zeratenak 15:45ean futbitora etorri.
    • Saioa bukatu ondoren, haurrak bertan jasoko dira.

     

    ZU ERE MOZORROTUTA ETORTZEA BIKAINA LITZATEKE!

  • URTARRILAREN 30ean GREBA

    1. 2020-01-24

    Aita Iparragirre HLHIko irakasle klaustroak eta jangelako langileek URTARRILAREN 30 OSTEGUNEAN ELA, LAB, STEILAS, ESK, HIRU, ETXALDE eta EHNE sindikatuek deituriko grebarekin bat egingo dugu. Gutxieneko zerbitzuak baino ez dira egongo eta ondorioz ikastetxera etortzen diren ikasleen segurtasuna bermatzea zaila izango da. Gomendatzen da ikasleak egun horretan eskolara ez bidaltzea.

    Aita Iparragirre Herri Eskolako irakasle klaustroa eta jangelako langileak.

     

  • 2018AN JAIOTAKO UMEEN MATRIKULATZEA

    1. 2020-01-23

    2018an jaiotako haurrak matrikulatzeko epea urtarrilaren 27tik (astelehena) otsailaren 7ra (ostirala) zabalik egongo da. (*)

     

    Datozen egunetan etxeetan jasoko duzue matrikulatzeko beharrezkoak dituzuen dokumentazioarekin kartazal bat.

     

    Matrikula egitera eskolara etortzen zaretenean dokumentazio hori beteta ekarri behar diguzue.

     

    Idazkariaren ordutegia hau da:

    • Astelehena 9:00-12:30
    • Asteartea 10:00-12:30
    • Asteazkena 9:00-12:30
    • Osteguna 14:30-16:30
    • Ostirala 14:30-16:30

     

    (*) Gogoratu otsailaren 3 eta 4ean herriko festak direla eta, ez garela ikastetxean izango.

     

  • DANBORRADA ESKOLAN

    1. 2020-01-24

    Astelehenean Donostia eguna ospatu genuen eskolan. Usadioari jarraituz, eskolako txikienek lau abesti eskaini zizikiguten:

    - Donostiako martxa

    - Diana

    - Iriyarena

    - Izalgo martxa

    BEGIRA, BEGIRA!!

     

  • AURTENGOAN ERE MARI DOMINGI ETA OLENTZERO BISITAN IZAN DITUGU.

    1. 2019-12-20

    Urteroko usadioari jarraituz Mari Domingi eta Olentzero etorri zitzaizkigun bisitan.

    Ilusioa eta pasintxiak ekarri zizkiguten, eskerrik asko bioi!!!

     

  • Dantzan eta kantuan, EUSKARA EGUNA ospatu genuen abenduaren 3an.

    1. 2019-12-05

    Urteroko ohiturari jarraituz, aurtengoan ere ospatu dugu EUSKARA EGUNA eskolan.

    Beti esaten dugun bezala, egun batez ospatzen badugu ere, urteko 365 egunetan ekin behar diogu Euskarari.

    Maite dugulako, geurea delako eta guk eutsi behar diogulako!!

    Ikasleak, irakasleak, familiak, eguneko zentrokoak, kantu poteokoak... denak elkartu eta ederto pasa genuen beste behin ere.

    BEGIRA, BEGIRA...

     

  • MIKEL GARMENDIA TXAPELDUNA IZAN ZEN OIANGUKO KROSSEAN.

    1. 2019-12-01

    Pasa den asteburu honetan, Oianguko parkean, Txindoki Atletismo Taldeak antolatutako krossa ospatu zen.

    Bertan gure ikasle gutxi batzuk izan genituen arren, ederto korrika egin zuten guztiek. Bazkaria ondo irabazita iritsiko ziren etxera.

    Beraien artean MIKEL GARMENDIA IPARRAGIRRE 1.a izan zen benjamin mutilen kategorian.

    Beraz ZORIONAK KORRIKALARI GUZTIOI !! Eta bejondeizula Mikel!!

     

  • TRATU ONEN EGUNA 2019

    1. 2019-11-27

    Azaroaren 25ean EMAKUMEEGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA izan zen. 

    Guk ere urtero bezala ekintza ezberdinak burutu genituen genero berdintasunaren alde eta tratu txarren aurka kontzientziatzeko asmoz. 

    TRATU ONEN EGUNA izenarekin ospatu genuen aurtengoan eta horretarako dekalogo bat egin zuten gure ikasleek.

    BEGIRA, BEGIRA!!!

     

  • 2019-2020 DIRULAGUNTZA ESKAERAK (BEKAK)

    1. 2019-10-01

    Beka eskaerak egiteko epea urriaren 29ra arte da. Beraz, eskaera hauek egiteko asmoa duzuenoi, lehenbailehen eskolatik pasatzea gomendatzen dizuegu.

    Idazkaritzako ordutegia:

    Astelehenetik asteazkenera goizez 9:00tik 12:30era.

    Ostegunak eta ostiralak arratsaldez 14:30etik 16:30era. 

     

     

            

  • KLIMA ALDAKETAREN AURKA GU ERE!!

    1. 2019-09-27

    Gaur, irailak 27, klima aldaketaren aurkako hainbat ekintza deituta zeuden mundu mailan.

    Guk ere klima aldaketaren aurrean hainbat neurri hartu behar direla pentsatzen dugunez, jarduera batzuk burutu ditugu eskolan.

    Guretzako, eta batez ere gure ondorengoentzako, ez dagoelako B planetarik, ZAINDU DEZAGUN GURE LURRA!!!

  • KLIMAREN ALDEKO GREBA

    1. 2019-09-26

    Munduko hainbat txokotan ikasleek klima aldaketaren aurka egiteko neurriak eskatuz hainbat mobilizazio antolatu dituzte.

    Guk eskolan eskaera horiekin bat egiten dugunez; bihar, irailak 27 ostirala, gai honekiko sentsibilizazioa lantzeko hainbat ekintza burutuko ditugu.

     

  • GURASO BILEREN DATAK

    1. 2019-09-23

    2019-2020 ikasturteari hasiera eman diogun honetan, kurtsoan zehar izango dugun funtzionamentu, irteerak, ekintzak, etab. azaltzeko bileretara deitzen zaituztegu:

    HH 2: irailak 5 osteguna 16:00an.

    HH 3: irailak 23 astelehena 17:00an.

    HH 4: urriak 1 asteartea 17:00an.

    HH 5: urriak 7 astelehena 17:00an.

    LH 1: urriak 7 astelehena 16:45ean.

    LH 2: irailak 23 astelehena 16:45ean.

    LH 3: irailak 30 astelehena 17:00an.

    LH 4: irailak 30 astelehena 17:00an.

    LH 5: irailak 26 osteguna 16:45ean.

    LH 6: urriak 10 osteguna 16:45ean.

     

     

     

  • LARUNBATEAN ESKOLAKO FESTA OSPATU GENUEN GURASO ELKARTEAREN ESKUTIK.

    1. 2019-6-17

    Aurreko larunbatean, ikasturte amaiera ospatzeko, urtero Guraso Elkarteak antolatzen duen eskolako festa izan genuen.

    Goizean ikasleek jolasetan, eskulanetan eta joko olinpikoetan ibiltzeko aukera izan zuten. Ondoren paella ederra prestatu ziguten Guraso Elkartekoek bertaratu ginen guztioi (414 bazkaldar). 

    Postrea eta gero ikasleek bertsoak abestu eta "playbackak" dantzatu zituzten. Eta bukatzeko, 6. mailako ikasleei oroigarriak eman zitzaizkien.

    ZORIONAK GURASO ELKARTEKOEI EGINDAKO LANAGATIK!!! 

  • 2019-2020 IKASTURTEKO HH2koen GURASO BILERA

    1. 2019-6-13

    Bilera izango dugu 19-20 ikasturteko H.H.2 urteko ikasleen gurasoekin, bertan ikastetxearen funtzionamenturari eta H.H.2ko antolamenduari, egokitzapenari‚Ķ  buruz informazioa eskainiko da.

     

    NOIZ?     Ekainak 26 asteakenenan, 16:00an.

    NON?     Eskolako musika gelan.

     

  • UDAL PLENOA ALKATEAREKIN

    1. 2019-6-11

    Agenda 21 batzordetik, urtero bezala, ikasturtean zehar egindako lanketatik hobekuntza proposamenak luzatu genizkion alkateari. 

    Beste hainbat gairen artean, aurtengoan ZABORRAREN KUDEAKETA eta ENERGIA izan dira eskolan landu ditugun gaiak. 

    klikatu argazkiaren gainean gure txostena ikusi nahi baduzu.